FINANTZA ARLOKO ARRISKUA EDO BITARTEKARIRIK GABEKO ASKATASUN EKONOMIKOA? Bitcoin, Ether eta Tether dira finantza-sistema tradizionalaren ordezko deszentralizatu eta birtual gisa sortu ziren kriptotxanponetako batzuk. Ia anonimoak dira, mundu digitaleko transakzio, inbertsio, erosketa edo ordainketetan arrastorik uzten ez dutenak eta mugarik ere ez dutenak. Kriptografian eta bocklain teknologian oinarritzen dira txanpon birtual horiek. Kriptotxanponek edo kriptodibisek garai oparoa bizi izan dute azken bost urteetan, eta 16 eta 30 urte bitarteko gazteen inbertsio produktu nagusia bihurtu dira, halaxe dio Espainiako Kontsumo Ministerioak. Inbertitzaile horiek errentagarritasun eta independentzia finantzario handiagoa bilatzen dute, baina ez da ahaztu behar horietan ere badela iruzurrak eta hackeoak gertatzeko arriskua, eta kapitala inbertitu den konpainiek porrot egin dezaketela. Ez dago araudirik eta gainbegiratzerik kriptoaktiboen salerosketan segurtasuna bermatzeko, eta erabiltzaile bakoitza da bere bilaketaren eta inbertsioaren erantzulea, inork ez baitu bermatzen etekina lortuko denik edo funtsak berreskuratuko direnik. Finantza sistema birtual eta deszentralizatu horretan barneratzeko, ez da beharrezkoa matematika aurreratuan edo meatzaritza informatikoan aditua izatea edo ezagutzak edukitzea, baina komeni da funtsezko kontzeptu batzuk ikastea eta adituen gomendio unibertsala aintzat hartzea finantza arloko edozein abenturaren aurrean: “sobera” daukagun diru kopurua bakarrik inbertitzea. Jarraitu irakurtzen