ulermenean (autore batek bere testuarekin adierazi nahi duena ahalik eta modu objektiboenean ulertzeko gaitasuna neurtzen du trebetasun horrek). Ester Trigok dioenez (Cadizko Unibertsitateko Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika Saileko irakaslea da), trebetasun horrek harreman zuzena du arrakasta akademikoarekin. Ez alferrik, 2021eko Haur eta Lehen Hezkuntzako Irakurmenaren Nazioarteko Biltzarrean azaldu ziren datuen arabera, idatzizkoa ulertu ezinak eragiten ditu ikaskuntza arazoen %50. “Askotan, irakasgai jakin batzuetan porrot egiteak zerikusia du arazo horrekin. Ikasleek mezura iristea lortzen ez badute, nekez egingo diote behar bezala aurre beren ikaskuntza prozesuari”, nabarmendu du. PIRLS TXOSTENA: PORROT BATEN ISLA. Maiatzaren erdialdean argitaratu ziren azken PIRLS txostenaren emaitzak, non Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleen Heziketa Nola jakin gure seme-alabek huts egiten dutela idatzizko testuen ulermenean Kalkuluen arabera, idatzizkoa ulertzeko zailtasunek eragiten dituzte ikaskuntza arazoen %50. Nola jakin gure seme-alabek huts egiten dutela idatzizko testuen ulermenean Irakurtzeko gaitasuna neurtzeko proba ugari egin daitezke ikasgela barnean eta kanpoan, baina Elena del Pilar Jimenez-Perez Irakurmenaren Espainiako Elkarteko lehendakariak dioen bezala (AECL), gurasoek ere egin ditzakete etxean probak, bost eta zazpi urte bitarteko seme-alabek gaitasun hori duten ikusteko: “Adibidez, haurrei oharrak utziz jarraibideekin. Ulertzeko gai ez badira, seinale adierazgarria izaten da”. Bistan denez, jarraibideak konplikatuz joan daitezke haurrek adinean aurrera egin ahala. Ester Trigo Cadizko Unibertsitateko irakasleak ere eguneroko egoera horiei arreta jartzea proposatzen du; esate baterako, haiekin mahai jolas batean ari garenean, jarraibideek proposatzen dutena ulertzen duten ala ez ikus daiteke. Aditu horren arabera, dena den, emaitza akademikoak dira susmoa hartzeko arrazoi nagusia: “Hizkuntzaz kanpoko arloetan porrot eginez gero, idatzizkoa ulertzeko arazoa dagoela susmatu behar dugu”. Hau da, haur bat matematikan huts egiten hasten bada, beharbada haren arazoa ez da ikasgaia bera, planteatzen zaion problema ulertzeko duen gaitasuna baizik. Irakurtzen duena ulertzen ez badu, zaila da matematikako problema bat ongi ebaztea. Jarraitu irakurtzen