Gizartea ZER DIO ARAUDI BERRIAK. Araudi berriak aldatu egiten du Aseguru Kontratuari buruzko Legearen 10. artikulua, eta beste atal bat eransten dio. Bertan, honako hau xedatzen da: “Bizitza aseguru baten hartzailea ez dago behartuta deklaratzera ea berak edo aseguru hartzaileak minbizia izan duen, tratamendua bukatu eta bost urte igaro ondoren gaitzaren agerraldirik gabe. Adierazitako epea igaro ondoren, aseguratzaileak ezin izango du kontuan hartu aurrekari onkologikorik dagoenik, eta debekatuta egongo da GIDABAIMENAK BERDINDU EGIN DITU EPEAK Hauteskundeetarako deia egin baino lehentxeago, Gidarien Araudi Orokorraren erreforma onartu zen, minbiziak jotako pertsonek gidabaimena berritzeko epeak eguneratzen dituena. Aldez aurretik, paziente onkologikoek hiru urtean behin eguneratu behar zuten baimena, eta, horrekin batera, espezialista batek egindako txosten mediko bat ere aurkeztu behar zuten gidatzeko gaitasuna frogatzen zuten arrazoiak azalduz. Araudi hori paziente onkologiko eta hemato-onkologiko guztiei aplikatzen zitzaien, haien adina, gaixotasunaren bilakaera edo jasotako tratamendua kontuan hartu gabe. Hala ere, salbuespen bakarra egiten zen azken hiru hilabeteetan arazo onkologiko larriak izan zituzten edo aldeko txosten medikorik ez zuten pertsonentzat. Kasu horietan, gidatzeko gai ez zirela jotzen zen eta debekatu egiten zitzaien. Erreforma hori egin aurretik, minbizia gaindituta zuen pertsona batek ez zuen eskubiderik gainerako gidarien baldintza beretan gidabaimena berritzeko, harik eta hamarkada bat ez bazen igaro gaitza osorik arinduta. Arau aldaketari esker, ordea, orain gainerako herritarren eskubide berberak dituzte: baimena 10 urtean behin berritu dezakete 65 urtera arte, eta gero bost urtean behin adin horretatik aurrera. Jarraitu irakurtzen