nutrición Lege-hausteak eta iruzurrak Kezka hori izan arren, gaur egun elikagaiei buruzko informazioa elikagaien etiketan soilik adierazten da. Askotan, gainera, ez da ematen modu oso garbian, eta nahasgarria gerta daiteke zenbaitetan. ZER DIO LEGEAK? Legediaren arabera –1169/2011 Araudia–, elikagai baten jatorrizko herrialdea edo jatorria adierazi egin behar da baldin eta adierazpen hori ez egiteak kontsumitzaileei iruzur egiteko bidea ematen badu. Baina egoera normaletan, ez da zertan egin. Horregatik, elikagairik gehienek ez dute adierazten jatorriaren berri. Baina badira informazio hori nahitaez eman beharra dutenak ere: eztia, fruta eta barazki freskoak, arraina, haragia, oliba olioa, arrautzak, eta esnea eta esnekiak. Kontsumitzaile gisa, abantaila ukaezina da jatorriari buruzko informazioa jasotzea, eta, agian, geure buruari galde diezaiokegu zergatik ez den ageri elikagai guztietan, batez ere garai honetan, Jatorria adierazi beharra duten elikagaiak Lege-hausteak eta iruzurrak Nahitaezkoa da, baina ez da adierazten. Ontziratu gabe saltzen diren produktu askotan, nahitaezkoa da jatorria adieraztea, zehazki, begetaletan (frutak, barazkiak eta lekaleak), baita arrainetan eta haragietan ere (freskoak, hoztuak edo izoztuak). Hala ere, saltoki batzuetan agertzen den informazioa produktuaren izenera eta preziora mugatzen da, nahitaezko gainerako datuak alde batera utzita. Iruzurrak balio gehien duten produktuetan. Batzuetan, iruzur asko izaten da balio ekonomiko handiko produktuetan, hala nola olioan, ardoan edo urdaiazpikoan. Azafraiarena da adibide adierazgarrienetako bat. 2016. urtean egindako ikerketa batek erakutsi zuen aztertu zituzten laginen %50 iruzurrezkoak zirela: jatorria Espainia zela adierazten zen, baina, egiaz, beste herrialde merkeago batetik etorriak ziren, Maroko, Iran edo Indiatik esaterako. Oso deigarria izan zen, halaber, 2018an Frantzian gertatu zen kasu bat, non hamar milioi botila ardo gorri saldu baitziren herrialde hartakoak balira bezala, baina Espainiakoak ziren. EIT Food erakundeak emandako datuen arabera (Europako Batasunaren laguntza duen gobernuz kanpoko erakundea da), Espainia da jatorriarekin lotutako iruzur kasu gehien duen EBko herrialdea. Normalean, egiazkoak ez diren jatorriekin etiketatzen diren barne produktuekin egiten dira iruzur horiek: ardoa probintzia batetik datorrela esaten da egiaz beste batetik etorri arren, edo ustez Espainiakoa den azafraia saltzen da benetan Txinakoa delarik. Iruzurrak segurtasunari eragiten dionean. Horrelako delituak egiten direnean, batzuetan ez da jatorriari lotutako iruzurra soilik, produktuaren izaerari, ezaugarri organoleptikoei eta segurtasunari ere eragin diezaioke. 2022an, adibidez, 10 tona azafrai konfiskatu ziren Espainian. Egiazki, Txinatik zetozen gardenia hariak ziren, baina moldatu egin zituzten ez antzemateko. Konposatu hori ez da elikagaitzat hartzen Europako Batasunean. Produktu horrek ez zituen erabili legezko bideak, eta ez zen beharrezko kontrolik egin kaltegabeak zirela bermatzeko; garaiz atzeman izan ez balute, agian arriskuan jarriko zukeen kontsumitzaileen osasuna. Jarraitu irakurtzen Jatorria adierazi beharra duten elikagaiak Haragia: abelgorria, txerria, ardia, ahuntza eta etxaldeko hegaztiak (freskoa, hoztua edo izoztua) Eztia Ardoa Oliba olioa Arrautzak Arraina Ur mineral naturalak Esneaeta esnekiak Fruta eta begetal freskoak