dagoen aperitiboetako bat, zeinak %70 baitu artoa. Gainerako formulazioa ekilore olioak hartzen du nagusiki. Horretaz gain, txia haziak ere baditu (%3), eta osagai hori nabarmenduta ageri da ontzian. Sunbites zereal anitzekoa itsas gatzaren ukituarekin eta Sunbites zereal anitzekoa Cheddar zaporea eta tipula karamelizatua izenekoetan, osoko zerealen irina da osagai nagusia, eta %84ko eta %80ko proportzioetan ageri dira batean eta bestean. Zehazki, artoz, gariz, arrozez eta oloz egina dago irin hori. Cuori etxekoan, %88 ingurukoa da zerealen proportzioa, bai Sour Cream bertsioan, bai oliba olioa daraman bertsioan. Bi horiek, zehazki, arto semola, arroz semola eta keff haziak daramatzate (Etiopiatik datorren zereala). • Lekaleetan oinarritzen diren aperitiboak. Multzo honetan daude Snatt’s eta Eroski etxeetako produktuak, beren ontzian ilarren kopurua nabarmentzen dutenak. Lehenengoan, ilar irina ageri da (%32), eta gainerako formulazioa arto irinez eta ekilore olioz osatuta dago nagusiki; Eroski etxekoan, berriz, ilar irina %43 da, eta gainerakoa, funtsean, arroz semola (%43) eta oliba olioa da. Batzuk “hobeak” dirakonbentzionalak baino,batez ere gatz gutxiagodutelako eta osagaiekezaugarri hobeak dituztelako.