tengabe bizi gara irakurri eta aztertu beharreko mezuen aurrean: jarraibideak, seinaleak, zerrendak, mapak, kartelak, errezetak, publizitate liburuxkak, programa politikoak, web-orriak, aldizkariak, liburuak... “Irakurtzea ez da modan jartzen den kontu bat Pisa edo PIRLS txosten bakoitzarekin, irakurtzea da gizaki egiten gaituena”, nabarmendu du Elena del Pilar Jimenez-Perezek, Irakurmenaren Espainiako Elkarteko lehendakariak. Eta Espainiako neska-mutilek eta nerabeek irakurri egiten dute. Edo hori diote, gutxienez, Espainiako Kultura eta Kirol Ministerioaren 2022ko Liburuen Irakurketa eta Erosketa Ohituren Barometroko datuek. Horien arabera, 10 eta 14 urte bitarteko adingabeen %85,6k maiz irakurtzen dute beren aisialdian (%78,2) edo noizbehinka (%7,4). Eta ratio horiek behera egiten duten arren nerabezaroan, nahiko onak dira horiek ere: 15 eta 18 urte bitartean, gazteen %67,7k maiz irakurtzen dute, eta %12,2k noizean behin. Nazioarteko txostenek, ordea, zalantzan jartzen dute, nolabait, datu horien sinesgarritasuna; izan ere, Espainiako haurrak Europako batez bestekoaren azpitik agertzen dira idatzizkoaren Irakurtzea ez da hitzak elkartzea bakarrik, testu batek adierazi nahi duena ulertzea baizik. Eta Espainiako Estatuan, “gero eta gutxiago” ulertzen dute herritarrek. Aztertu egin dugu zergatik gertatzen den hori eta nola hobetu daitekeen. V