Gizartea BIZITZARI BERRIRO EKITEA MINBIZIAREN ONDOREN. Minbizia gainditu arren, pertsona askok oztopo ugari izaten dute berriz ohiko bizimoduari ekiteko. Gaitza, urteak igaro arren, zama bat da horien biografian, eta baldintzatu egiten ditu eguneroko gorabeherak, adibidez hipoteka bat eskatzea edo aseguru bat kontratatzea. Diskriminazioa nabaria da lan munduan ere: minbizia gainditu eta bizirik iraun duen pertsona bat lanpostu baterako hautagai gisa aurkezten denean, esaterako, haren eskaera askotan ez da kontuan hartzen. Egoera horrek, helduei ez ezik, haurtzaroan gaixotasun onkologikoa izan duten haur edo nerabeei ere eragiten die: kasu horietan, gaixotasunak markatu egiten ditu bere bizitzako lehen garaia eta helduaroa ere bai. 2022. urtean, egoera horri aurre egiteko, minbiziaren aurkako borroka indartzeko eta Europan estrategia global eta koordinatu baterantz aurrera egiteko, Europako Parlamentuko Minbiziari buruzko Batzorde Bereziak irizpena eman zuen, eta kide diren estatu guztiei eskatu zien 2025. urtea baino lehen legediak ezar ditzatela beren herrialdean ahanztura onkologikorako eskubidea arautzeko. Legeak bermatu behar du minbizia izan duten gaixoen historia medikoa ez dela kontuan hartuko “tratamendua amaitu eta 10 urtera” edo “bost urte geroago, gaixo horien diagnostikoa Pazienteen %47k zailtasunak izanzituzten gaixotasunaren ondorenmaileguak edo kredituak eskuratzeko.