duela neurogenesia –neuronak gehitzea– eta haien arteko loturak. Substantzia grisaren bolumena ere handitu egiten du, eta garuneko substantzia zuriaren osotasun handiagoa eragiten du”, azaldu du David Ezpeleta neurologo eta Espainiako Neurologia Elkarteko kideak. “Angiogenesiaren alde egiten du (lagundu egiten du garunera odol gehiago irits dadin), eta handitu egiten du nerbio hazkuntzako faktoreen adierazpena (neurona berriak sortzen laguntzen duen proteina). Kirola egitean murriztu egiten dira estresaren hormonak, eta berdin hanturarekin eta arteria tentsioarekin zerikusia duten substantziak ere; ezin da ahaztu, halaber, hobetu egiten duela loaren kalitatea, pisua galtzen dela eta murriztu egiten dela loaren apnea jasateko arriskua, zeina dementzia arriskuaren Sekula ez da berandu. Ariketa fisikoak garunean dituen onurak ez dira gutxitzen adinean aurrera egin ahala. Ikerketek erakusten dutenez, 65 urterekin baino gehiagorekin kirola egiten hasi arren, garunak aldaketa onuragarriak izaten ditu: hipokanpoaren bolumena %2 handitzen da.