Gainerakoa batez ere arroz irinez osatuta dago, eta nagusiki funtzio teknologikoa ematen zaio, aglutinatzaile gisa joka dezan fruitu lehorren zatiak elkartzeko. OLIO MOTA BAT BAINO GEHIAGO. Produktu guztietan, Airnuts etxekoetan izan ezik, osagai nagusiekin batean olioren bat ageri da, ez beti proportzio berean: Cuori etxekoak, esaterako, %9,5 dauka oliba olio birjina estra eta Frit Ravich etxekoak %31 oliba olioa. Honako olio hauek darabiltzate guk aztertu ditugun produktuek: