dituzten elkarrizketak eta gertaerak. Medikuek endekatze kognitibo arinaren barnean (EKA) sartzen dituzte sintoma horiek guztiak: adinak berekin dakarren oroimen galeraren eta dementziaren arteko fasea litzateke. Amerikako Neurologia Elkarteak endekatze kognitibo arinari loturiko praktika klinikoari buruzko gida argitaratu du, eta hor esaten duenez, 60 eta 64 urte bitarteko populazioaren %6,7ri gertatzen zaio. Prebalentzia %8,4ra igotzen da 65 eta 69 urte bitartekoen artean; %14,8ra 75 eta 79 urte bitartekoen artean, eta %25,2ra 80 eta 84 urte bitartekoen artean. BADAGO MODUA ENDEKATZEA GELDIARAZTEKO. Kalkuluen arabera, endekapen kognitibo arina duten pertsonen %60-65ek dementzia bat izango dute azkenerako. Bilakaera hori, dena den, murriztu edo geldiarazi egin daiteke, eta pertsona batzuek hobera ere egin dezakete. Zientziak badaki hori, eta etengabe ari da horri buruzko ondorioak ateratzeko ahaleginean. Gauza jakina da, adibidez, ariketa fisikoak asko egin dezakeela oraindik endekatze zantzurik ez duten helduen errekuperazio kognitiboaren alde; baita dagoeneko sintoma arinak dituztenen alde ere eta are gaixotasunaren eragina jasaten dutenen alde. Baina zer ikusi dute zehazki zientzialariek ariketan? āAzterketa askok azaldu dute jarduera fisikoak hobetu egiten Osasuna Kirolak gure garunaren alde egin dezakeen guztia Kirolak gure garunaren alde egin dezakeen guztia Hobetu egiten du ikaskuntza eta garunaren errendimendua. Areagotu egiten du lobulu tenporalaren jarduera (zentzumenen memoriaz arduratzen da). Suspertu egiten du guruin pituitarioa endorfinak ekoitzi ditzan. Urritu egiten du garuneko zelulen endekatzea eta parkinsonari loturiko oreka galera. Lagundu egiten du aurrea hartzen dementziari, alzheimerrari eta garunaren zahartzeari. Murriztu egiten du estres, depresio eta antsietatearekiko sentiberatasuna. Handitu egiten du BDNF proteinaren maila (garunetik datorren faktore neurotrofikoa), eta mantendu eta lehengoratu egiten ditu nerbio zelula helduak. 1 3 5 7 4 2 6